Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

GORPUTZAREKIN HIZKETAN LH1

Kaixo familiak, Erronkan gorputzarekin hizketan eta jolasean aritu gara oraingoan. Gorputza kanpotik eta barrutik ezagutu dugu, eskulan desberdinak egin ditugu eta ikasitakoarekin bideo bat prestatu dugu.  Ikusi ikusi!! 👀
Azken argitalpenak

GURE IKASTOLA ETA GURE GELA LH1

Kaixo familiak! Erronkako 1.unitatean,  "KAIXO, LAGUN, ONGI ETORRI" izenekoan, ikastolako espazioak, irakasleak, ikasgaiak, materialak,  ekintzak,  etab. ezagutu ditugu eta a urkezpen bideo polit bat sortu dugu.     Zuek ere gure ikastola eta gure gela hobeto ezagutu nahi dituzue? Bideoan klikatu eta ibilbideaz disfrutatu!!🎤🎥🎬 Zuen gustokoa izatea espero dugu 😊

GURE ALFABETOAK LH1

Kaixo familiak, LH1.mailan letrekin jolasten gabiltza eta gure gorputzekin alfabetoa irudikatu dugu. Begira, begira!👀 Eskulanetan ere aritu gara eta letra ederrak sortu ditugu 🎨. Ikusi nahi dituzue? Bideoan klikatu eta disfrutatu! 

ITZAL ANTZERKIA

 Kaixo familiak, Azken hilabeteetan euskaran, matematikan eta erronkan, argiari eta koloreei buruzko informazioa eskuratu dugu, argiaren propietateak ikertu ditugu, ilunpetan irakurri dugu, koloreekin eta itzalekin esperimentatu dugu eta itzal-antzerkiak sortu ditugu. Azken hauek egiteko sormena martxan jarri dugu, istorioak asmatu eta gidoiak idatzi ditugu eta txotxongiloak sortu ditugu.  Ikusi nahi dituzue? Klikatu bideoan eta disfrutatu!

"KLOEREN ISTORIOA" IPUIN MUSIKALA LH2

Kaixo familiak, Ikasturtean zehar "Kloeren istorioa" izeneko ipuin musikala sortzen aritu gara eta oraingoan, hau aurkeztu nahi dizuegu. Lan handia egin dugu eta primeran pasatu dugu. Ipuin polit bat asmatu genuen, ipuinean sartuko genituen soinuak pentsatu eta horiek egingo zituzten musika-tresnak sortu genituen, taldeka ilustrazioak marraztu genituen eta azkenik, grabatu genuen. Zuen gustokoa izatea espero dugu!

HAU DA NIRE MAKINA!

 Kaixo famliak,  Dakizuen moduan makinen munduan murgilduak aritu gara azkeneko hilabetean.  Begira zelako lanak egin ditugun eta zeinen ondo pasa dugun. 

KALEAN GORA, KALEAN BEHERA eta BERTSOAK ABESTEN

Kaixo familiak, Oporretara joan aurretik gelan egindako lantxo batzuk erakutsi nahi dizkizuegu: Erronkan kalean gora eta behera ibili bara, begira begira zenbat ikasi dugun.👀 Musikan entonazioa, bolumena eta erritmoa lantzen egon eta gero erronkako bertsoak ikasi genituen.